Gaur aurkeztu ditu Euskal Herria Bai koalizioak martxoaren 9ko eta 16ko Frantziako kantonamenduetako hauteskundeetako Ipar Euskal Herriko 11 hautagaiak (bozak ez dira kantomanendu denetan izanen), eta Euskal Herriaren "ahotsa" izateko helburuarekin egongo da bozetan, "Kontseilu Nagusiak ukatu egiten duelako Euskal Herria".
Abertzaleen Batasunak, Batasunak eta EAk osatzen dute EH Bai koalizioa, eta alderdi nagusien "alternatiba eraginkorra" izan nahi dute.
11 kantonamendu horien aurreko hauteskundeetan kontseilari bat lortu zuen Abertzaleen Batasunak: Jean Michel Galant, Baigorrin. Galant berriro aurkeztuko da.
Euskal Herria Bairen hautagaiak
Amikuze. Antxon Etxeberri.
Baigorri. Jean Michel Galant.
Bidaxune. Dominika Mendiburu.
Ezpeleta. Mixel Gerendiain.
Hiriburu. Jean Luc Hauciarts.
Uztaritze. Michel Mendiburu.
Angelu hegoaldea. Christian Mendiburu.
Miarritze ekitaldea. Xabi Poueyts.
Donibane Lohizune. Xabi Soubelet.
Hendaia. Beñat Elizondo.
Maule.Madouz Araguas.
Politika
Euskal Herria Baik "alternatiba eraginkorra" izan nahi du kantonamenduetako bozetan
Martxoaren 9an izanen dira hauteskundeak, eta ABk, Batasunak eta EAk osatutako koalizioak gaur aurkeztu ditu hautagaiak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu