politika

Euskal Herria Baik igandean protesta botoa emateko eskatu die "abertzale guztiei"

Frantziako eskualde hauteskundeak izango dira. Batasunak eta Abertzaleen Batasunak osatzen dute boz hauetan EH Bai koalizioa. Haien aldarrikapenak: Ipar Euskal Herriaren aitortza instituzionala, euskararen ofizialtasuna, Euskal Herriko Laborantza Ganbera edota AHTrik ez!

2010eko martxoaren 10a
20:08
Entzun
Euskal Herria Bai hautagaitzaren ustez, "biziki garrantzitsuak" izanen dira igandean Frantziako Errepublikako eskualde hauteskundeak, eta "abertzale guztiei protesta botoa" emateko galdegin die. Batasunak eta Abertzaleen Batasunak osatzen dute boz hauetan koalizioa -EAk oraingoan ez sartzea erabaki du-.

"Guretzako boz horrek balio handia du", adierazi dute gaur Peio Etxeberri-Aintzart eta Xabi Larralde EH Baiko kideek. Oraindik bozka papera eskuratu ez duten lagunek, koalizioaren webgunean lor dezaketela (hemen).

Ipar Euskal Herriaren aitortza instituzionala eskatzen du EH Baik, euskararen ofizialtasuna, Euskal Herriko Laborantza Ganberaren alde egiten du, Jon Anza euskal militantearen desagerpena salatu du eta AHTrik ez! aldarrikatzen du.

Euskal Herria Baik jakinarazi du emaitzak igandean 20:30ak aldera ematea espero duela. Bere kontaketa sistema izanen du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.