Europako Gizarte Foroa

"Euskal Herria bezalako herriek" erabiltzen dituzten "borroka moldeak" defendatu ditu Rafa Diezek Parisen

Rafa Diez Usabiaga LAB sindikatuko idazkari nagusiak "Euskal Herria bezalako herriek" bere subirautza lortzeko erabiltzen duten borroka moldea defendatu du gaur Parisen, "aldaketa politiko eta sozialerako" adibide gisa. Arlo politikoan eta ekonomikoan dagoen interdependentziak, Euskal Herria bezalako herriek bere subirautza eta herri bezala dagozkion eskubide politikoak lortzeko borroka, "demokrazia politikoa eta soziala lortzeko borrokarekin bat dator".

2003ko azaroaren 14a
16:23
Entzun
LABeko idazkari nagusiak Estonia, Lituania, Eslovenia, Txekia o Letoniako kasuak ekarri ditu gogora adierazpen horiek egiterakoan. "Kulturalki sustraituriko komunitate politikoek euren eskubide politikoak errekonozitzeko beharra dute, gerora beren subirautza indarrean jarri eta artikulazio ekonomiko, sozial eta kulturala abian jartzeko", azpimarratu du Diezek.

Arazo horiei aurre egiteko "klase, soziopolitiko, internazionalista eta herrien eskubideen alde egingo dio sindikalismoa" behar dela esan du Rafa Diezek. Haren esanetan, "globalizazio neoliberalaren eta multinazionalen diktaduraren aurrean", sindikatuek "eskubideak, aberastasun politika, elkartasuna eta herrien arteko borrokak globalizatu behar dituzte".

Informazio gehiago
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.