Euskal Herria Esnea kooperatiba salatu dute, produktua euskara hutsean etiketatzeagatik. Eusko Jaurlaritzan jarritako salaketak etiketatzeko gaietako legedia gainbegiratzeko eskatzen du, esne ontzietan gaztelaniazko testurik ageri ez delako. Isuna 30.000 euroraino irits daiteke, enpresaren arabera. Bihar agerraldia egingo dute salaketaren inguruko informazio gehiago emateko.
Euskal Herria Esnea izeneko esne marka berria jadanik saltokietan dago. Produktuaren ontzia euskara hutsean diseinatuta dago. Bihar egingo dute produktuaren aurkezpen ofiziala.
Kooperatiban, esne ekoizpenarekin lotutako baserritarrek bakarrik parte hartzen dute, eta guztiek prezio bera jasotzen dute esne litroko. Baserritarrek duten geldialdi ekonomikoari aurre egiteko tresna gisa sortu dute kooperatiba, Kaiku/Iparlat enpresen ereduarekin kexu.