Madrilgo Carlos III.a unibertsitateak, Tolosako Ekonomia Eskolak (Okzitania), Dallaseko Unibertsitateak (AEB) eta Moskuko Ekonomia Eskola Berriak egin dute ikerketa, besteak beste irizpide demografikoak, ekonomikoak, kulturalak eta genetikoak aintzat hartuta.
Journal of Economic Growth aldizkarian argitaratu da ikerketa. Ignacio Ortuño Carlos III.a Unibertsitateko ikerlariak azaldu duenez, azterketak "kuantitatiboki aztertzen du Europako nazioen egonkortasuna eta desintegrazioa. Europako Batasun zabalago baten onura inplizituak ere aurreikusten ditu, edo, bestela esanda, zer gertatuko litzatekeen EB herrialde bakarra balitz".
Ikerlarien arabera, Europako Batasunak zerga eta moneta politika komunak izango balitu, Greziak (%11,9) eta Portugalek (%13) lortuko lukete etekin gehien. Horrek mesede egingo lieke, halaber, Irlandari (%8,9), Finlandiari (%8) eta Espainiari (%4,1). Alemaniak, Italiak eta Frantziak lortuko lukete onura gutxien egoera horretan.
Egun dauden estatuetatik banantzeko zein herrialdek duten pizgarri gehien ere aztertu dute: "Ez gara idadokitzen ari banantzea onuragarria izango litzatekeenik, baina Euskal Herriak eta Eskoziak pizgarri gehiago lituzkete".