Naziotasuna

'Euskal Herria' marka duten seinaleak kentzeko eskatu du Nafarroako Parlamentuak

Botoak batu dituzte UPNk, PSNk eta PPk, eta seinaleak kentzeko exijitu diote Gipuzkoako Foru Aldundiari. "Esku sartze onartezina" dela diote.

Nazio marka jasotzen duen seinalea, A-15 autobidean, Iruñerako norabidean. GIPUZKOAKO FORU ALDUNDIA
2014ko abenduaren 1a
07:25
Entzun

Nafarroako Parlamentuko Bozeramaileen Batzordeak, UPN, PSN eta PPren botoekin, Euskal Herriko nazio marka daramaten seinaleak kentzeko exijitu diote Gipuzkoako Foru Aldundiari. Hiru taldeek adierazpen instituzionala adostu dute, eta Gipuzkoako Aldundiaren neurria "esku hartze onartezina" dela salatu. Bilduk, Aralarrek eta Ezkerrak proposamenaren kontra bozkatu dute.

Era horretan, Nafarroako Parlamentuak Nafarroako Gobernuari eskaera luzatu dio, Nafarroako "Foru Erkidegoari egindako eraso nazionalista berri honen aurrean azkartasunez" erantzun ddezan eta "Nafarroa Euskal Herriarekin identifikatzen duten kartelak berehala kentzea exijitu dezan". Era berean, "Nafarroako errealitate instituzionalari erabateko errespetua" erakutsi diezaion eskatu diote Gipuzkoako Aldundiari, eta Nafarroa Euskal Herriaren markapean agertzea salatu dute: "Nafarroa ez da inoiz izan Euskal Herria deitzen duten izate historiko edo politiko horren parte".

Gipuzkoako Foru Aldundia joan den astean hasi zen herrialdeko hainbat errepidetan Euskal Herriko nazio marka jasotzen duten seinaleak jartzen, Udalbiltzarekin sinatutako akordio baten ondorioz. Zehazki, A-15 autobidean Iruñerako norabidean jarritakoek eragin dute Nafarroako Parlamentuaren erantzuna. Espainiako Gobernuak EAEn duen ordezkariak ere, Carlos Urkijok, seinaleen kontra jo zuen, gaztelaniazko testurik ez dutelako. Neurria auzitara eramango duela jakinarazi zuen Urkijok.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.