Euskal Herria Zuzenean

Euskal Herria, zuzenean eta geldialdirik gabe

Abian da EHZ. Lekorne “alderdi anitzeko” erakusleiho bihurtuko da.

Lekorne (Lapurdi) inguruko haurrek izan dute lehen hitzordua. BOB EDME
2015eko uztailaren 3a
11:53
Entzun

Euskal Herria Zuzenean musika jaialdi bat baino gehiago da; kaleko artea, haurren txokoa, hitzaldiak eta beste hainbat jarduera biltzen ditu hiru egunetako egitarauak.

Hogeigarren urtea du jaialdiak aurten. Bere oinarriak berresteko baliatuko dutela adierazi dute antolatzaileek. Asteburuan jende askoren helmuga izango da, beste urtebetez. Lekorne (Lapurdi) inguruko haurrek izan dute lehen hitzordua; goizean EHZttipiZ ospatu dute. Bero handia egin badu ere, une atsegina izan dute gaztetxoek.

18:30ean Emakumeak eta sorkuntza hitzaldiaren txanda izango da, eta 03:10ak arte kontzertuak egongo dira, etenik gabe: Tania de Sousa, Bilbomatiks, Woods, The Offenders, Random Recipe, Kuma no Motor, Deluxe, Last Train, Skip & Die eta Polygorn.

Guztira beste 39 jarduera antolatu dituzte larunbaterako eta iganderako, horietatik 26 kontzertuak: Skakeitan, Berri Txarrak eta Anestesia, besteak beste.

2012tik jaialdia Lekornen kokatzen bada ere, gunez aldatzen joan da bere sorreraz geroztik: Arrosan (1996-2003), Idauze-Mendin (2004-2008), Heletan (2009-2012) eta Lekornen (2012tik aurrera).

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.