Euskal Herriko musika jaialdi handienetakoaren aterbe izango da igandea bitartean Idauze-Mendi herri txikia. Euska Herritik zein inguruko herrialdeetatik joandako jende asko espero dute antolatzaileek. Iaz, 18.000 izan ziren. Aurten, 25.000ra iristea "ederra" litzatekeela adierazi berri du Nikolas Padrones antolatzaileen taldeko kideak.
Musika talde ugari —Svinkels, Luke, Mal de Ojo, BKBO, Watcha, Skunk, Niko Etxart, High Tone, No Water Please, Piston Plingueurs—, antzerkia (Beltzeria, Freddy Coudboul), hitzaldiak, haurren txokoa, eta beste hainbat kultur ekitaldi izango dira.
Antolatzaileek agertu dute jaialdiaren helburua gizarte elkartasuna sustatzea dela, eta ildo horretatik, elikadura biologikoak eta bidezko merkataritzak leku zabala izango dute.
Euskal HErria
Euskal Herria Zuzenean jaialdiak 25.000 lagun batu nahi ditu gaurtik igandera Idauze-Mendin
Gaur iluntzean hasiko da Idauze-Mendi (Zuberoa) Euskal Herria Zuzenean festibal handia. Hiru egunez, musika, antzerkia, ikuskariak, mahai-inguruak eta beste hainbat kultur ekitaldia izango dira, atsedenik gabe, bata bestearen atzetik. Antolatzaileek agertu dutenez, hiru egun horietan 25.000 lagun batzea nahiko lukete.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu