Aberri Eguna

Euskal Herriak "une itxaropentsu bat" bizi duela uste du EAJ-EAren Udalbiltzak

Udalbiltzak (EAJ-EA) datorren igandean Hondarribian antolatu duen Aberri Egunean parte hartzeko deia egin die herritarrei. Azpeitiko alkate Julian Eimendik euskal gizarteak baikor egoteko arrazoiak badituela uste du. "Euskal Herriak une itxaropentsu bat bizi du. Bi dira horretarako arrazoi nagusiak. Batetik Espainian egongo den gobernu aldaketa; bestetik, Nazio Eztabaida Guneak bezelako ekimenek elkarrizketaren alde egiten duten ekarpena".

2004ko apirilaren 5a
16:44
Entzun
Aberri Egunari begira Udalbiltzak kaleratu duen agiriak lau oinarri jasotzen ditu: "Giza eskubide guztien errespetua pertsona guztientzat; indarkeriarekin amaitzearen beharra; elkarrizketaren garrantzia eta euskal herritarrek libre eta demokratikoki aukeratzen dutena errespetatzea".
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.