Bilbon jaioa, Gaizka Sopelanak etxetik urrun egin ditu azken 35 urteak. Gaurtik, baina, Euskal Herrian da berriz ere, duela hilabete aurkitu zioten tumore baten aurkako tratamendua jasotzeko. Herritar eta lagunek harrera beroa egin diote Gurutzetako ospitalearen atarian.
Gaizka Sopelana errefuxiatua Cruces era ekartzen dute. Konzentrazioa. Iheslariak etxera! pic.twitter.com/h2p0Xp6MY1
— Sortu Bizkaia (@sortubizkaia) 2016(e)ko abuztuak 12
Sopelanak 1981ean egin zuen ihes Euskal Herritik, espetxetik irten eta gutxira. ETAk bahitutako UCDko kide Javier Ruperez aske uztearen truke Espainiako Gobernuak askatutako presoetako bat izan zen bera. Ordea, lehenago ere egona zen espetxean, besteak beste, amnistiaren aldeko manifestazioetan parte hartzeagatik.
Sare plataformak gogorarazi du errefuxiatuek ere badutela osasunerako eskubidea, "baina egun bizi duten testuinguru juridikoaren eta jazarpenaren ondorioz, etengabe hurrantzen da eskubide hori"