politika

"Euskal Herrian gatazkaren konponketa sustatzeko" Nazioarteko Konferentzia egingo dute gaur zortzi, Donostian

Nazioarteko eta bertako hainbat erakundek bultzatu dute ekimena. Bihar egingo dute aurkezpena, Donostiako Bakearen Etxean, Paul Rios, Pierre Hazan eta Jonathan Powellek.

2011ko urriaren 10a
17:38
Entzun

"Euskal Herrian gatazkaren konponketa sustatzeko" asmoz, Nazioarteko Konferentzia egingo dute datorren astelehenean Donostian, nazioarteko eta bertako hainbat erakundek bultzatuta, gaur arratsaldean Lokarri akordioaren eta kontsultaren aldeko herritarren sareak prentsa ohar batez jakinarazi duenez. Bihar izango da konferentziaren aurkezpena, Donostian, Bakearen Etxean.

Hain zuzen ere, hauek dira ekimenaren sustatzaileak: Berghof FoundationConciliation ResourcesThe Desmond and Leah Tutu Legacy FoundationHarremanetarako Nazioarteko Taldea (Euskal Herria) eta Lokarri bera.

Biharko aurkezpena Paul Rios Lokarriko ordezkariak, Pierre Hazan Harremanetarako Nazioarteko Taldeko kideak eta Jonathan Powell Erresuma Batuko lehen ministroaren kabineteko buru ohiak egingo dute. Era berean, Lokarrik dioenez, Nazioarteko Konferentziari sostengua emango dioten hainbat euskal herritar esanguratsu izango dira.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.