Euskal Herrian lortutako patente kopurua azken hamarkadako eskasena izan da

2012ko ekainaren 12a
00:00
Entzun
Euskal Herrian lortutako patenteen kopurua %48,2 jaitsi da urtebetean, Gaindegiak jakinarazitako azken datuen arabera. 2009koak dira zenbakiak. Hamarkadako datu kaskarrena da azkena: 31,6 patente eskuratu zituzten Euskal Herrian milioi bat biztanleko. Konparaziorako: 2007an 69 ziren, 2004an 61, eta 2000n 31,15. Goi teknologian izan da jaitsiera handiena, %61; dena dela, indartzen segitzen dute industri teknikek, garraioak, mekanikak, argiztatzeak, berokuntzak, armagintzak eta leherkuntzak.

Patenteen kopuruaren jaitsiera ikusita, bi ondorio atera ditu Gaindegiak: batetik, sektore berriei ematen zaizkiela baliabide gehiago, eta «helduetan» mozketak daudela; bestetik, ikerketa politikak gainbegiratu behar direla. Kontuan izatekoa da krisiak eragin handia izan aurreko datuak direla 2009ko patenteenak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.