ETA-ren su-etena
"Euskal Herrian zabaltzen ari den bake aukera sendotzeko" ahalegina eskatu du Benedikto XVI.ak
Zeharka bada ere, ETAk emandako su-etena izan du gaur hizpide Benedikto XVI.a aita santuak, asteazkenero Vatikanoko San Petri plazan egiten duen jendaurreko agerraldian. San Frantzisko Xabierkoaren jaiotzaren bosgarren mendeurrenaren harira egin du adierazpen hori Eliza Katolikoko buruak: "Euskal Herriko bake ostertza sendotzeko" ahalegina eskatu du.
"Otoitzera gonbidatzen zaituztet, Santu horren [Frantzisko Xabierkoa] bitartekaritzarekin Euskal Herrian eta Espainia osoan irekitzen ari den bake ostertza sendotzeko ahalegina indartu dezaten guztiek, eta bide horretan sor daitzkeen oztopo guztiak gainditu ahal izateko", esan du hitzez hitz San Petri plazan bildutako milaka fededunen aurrean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu