euskal herria

Euskal Herriaren "historia politikoa" ezagutarazteko interpretazio zentro bat egin nahi du Nafarroa Bizirik-ek

Proiektua 2022rako bukatuta izan nahiko luke. Plataformak uste du Nafarroaren konkistari buruzko bertsio lehian berea nagusitu dela.

2012ko abenduaren 22a
20:20
Entzun

Euskal Herriaren "historia politikoa" ezagutarazteko asmoz, interpretazio zentro bat eraiki nahi du Nafarroa Bizirik Fundazioak. Hala iragarri du gaur arratsaldean Iruñeko Anaitasuna kiroldegian, ekitaldi batean. Hain justu, Nafarroako Erresumaren konkistaren 500. urteurrenaz egin duen urteko azkeneko ekitaldia izan da.

Datorren urtean aurreproiektua egingo du, eta egitasmoa 2022rako bukatuta nahiko luke. Nafarroaren historian aditu direnen eta herritarren arteko topalekua litzateke zentroa, fundazioaren arabera. Eneko Aritza Nafarroako lehen erregearen memoria jasoko luke —IX. gizaldian izan zen errege—. Haurrak ere landu nahi ditu, modu didaktiko batean.

Nafarroa Bizirik-ek uste du konkistari buruzko bertsio lehian berea atera dela garaile. Azken lau urteetan Nafarroan egindako bilerei, emandako hitzaldiei eta ateratako argitalpenei esker, UPNk eta Nafarroako Gobernuak zabaldutako "bertsio ofiziala erraz" gailendu duela esan du plataformak Anaitasunako ekitaldian.

Urtearen balorazio ona egin dute. "Gure ustez, Nafarroako konkistaren V. mendeurrena herri honek behar zuen bezala gogoratu dugu. 500 urteren ondoren, Nafarroa inoiz baino biziago dagoela argi erakutsi dugu". Baina lana ez du amaitutzat eman. "Pasa den azaroaren 17an burutu genuen Ekimenaren Sarearen III. batzarrean ideia hori nagusitu zen: Nafarroaren historia argitara ekartzen jarraitzeko asmoa, eta, modu berean, konkistak utzitako ondorioak agerian uzteko beharra. Betiere indarrez lapurtutako soberania berreskuratzeko nahia eta gogo irmoa adieraziz".

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.