Ibarretxek esan duenez, garai hartan Agirrek esan bezala, "gaurko helburuetako bat da kendutako legeak eta askatasunak berreskuratzea", gainera zera baieztatu du: "eskubide historikoak dira Euskal Herriaren benetako konstituzioa".
Agirreren hitzak gogora ekarriz esan du Euskal Herriari erasotzera norbait etorri den bakoitzean "gure nortasuna defendatuz" errekzionatu dugula, eta alderantziz, norbait lagun giroan gerturatu denenan, akordioak lortu dituztela politikoki eta sozialki.
Horregaitik, "Euskadi ez da Espainiaren menpeko zati bat" Ibarretxeren iritzian, eta "Espainiako estatuan parte hartu behar badugu guk hala erebakitzen badugu izango da", Ibarretxeren hitzetan.
"Herri honek helburu batzuk bete behar ditu, eta gure egin beharra helburu horiek betetzea da, bakea lortu behar dugu, akordioak lortu behar ditugu normaltasun politikora heltzeko, Euskadi eta Espainiaren artean harreman egonkor bat lortzeko, eta horretan ari gara".
Politika
Euskal Herriaren konstituzioa eskubide historikoak direla dio Ibarretxek
Eusko Jaurlaritzako lehendakari Juan Jose Ibarretxek gaur esan duenez, Euskal Herriaren konstituzioa eskubide historikoak dira. Gaineratu duenez, "Euskadi ez da Espainiaren menpeko zati bat". Truzion egin duten ez ohiko Gobernu Kontseiluaren ondoren egin ditu azalpenak Ibarretxek. Agirre lehendakari exiliora joan aurretik haren gobernuak han egin zuen gobernu batzordearen oroimenean egin dute han Gobernu Batzordea. "Akordioak lortu behar ditugu normaltasun politikora heltzeko, Euskadi eta Espainiaren artean harreman egonkor bat lortzeko, eta horretan ari gara", esan du Ibarretxek.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu