Euskal Herriaz bereiz egon nahi dute tarnosetarrek

2011ko urriaren 4a
00:00
Entzun
TARNOSE. Tarnose (Landak) hiria eta Seignanx herri elkargoaEuskal Kosta-Aturri hiri elkargoari juntatzearen aurka agertu dira tarnosetarrak. Herenegun ziren galdezkatuak, eta 9.000 boz-emaileetarik kasik %30ek zuten herri kontsultan parte hartu. %57,90 aurka agertu ziren. Frantziako Gobernuak abiaturiko lurralde berrantolaketa dela eta, Landen zati hori Euskal Herriari lotu nahi luke Jean Grenet Baionako auzapez eta Euskal Kosta-Aturri hiri elkargoko lehendakariak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.