Jose Angel Perez Nievas (1930; Tutera, Nafarroa) Euskalherriko Karlista Alderdiko (EKA) Nafarroako idazkari nagusia hil da gaur, bere herrian. 1964an afiliatu zen EKAn. Abokatua zen eta bost seme-alaba zituen. Urteetan izan da EKAko zerrendako kide hauteskundeetan. Esaterako, iaz Nafarroako Parlamenturako bozetan zerrendako azkena izan zen, 50.a; aurreneko tokian ere joanda dago.
Orain dela hamar urte Lizarra-Garaziko akordioa sinatu zutenean Euskal Herriko hainbat eragilek, Perez Nievas han izan zen EKAko ordezkari gisa.
"Dena eman dio EKAri, une zailetan-eta, leialtasunez, adorez, sakrifizio asko eginda", adierazi du EKAk ohar batean. "Beti elkarrizketarako eta konponbideak lortzeko prest egon izan da, giza eskubideak errespetatuz, askatasuna, justizia soziala eta bakea bilatuz, benetako demokraziaren alde eginez. Euskal Herriko herrialde denen batasuna nahi zuen".
Politika
Euskal Herriko alderdi karlistako Nafarroako idazkari nagusia hil da
Jose Angel Perez Nievas 1964an sartu zen EKAn. Tuteran zendu da gaur.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu