konponbideari begira

Euskal Herriko bake prozesua babesteko saioa Argentinako Senatuan, abenduaren 4an

Arlo ugaritako berrehun ordezkarik manifestu bat sinatu dute.

Alberto Spektorowski —Argentinako Senatuko ekitaldian izango da— eta Brian Currin, 2012an, bake prozesuaren inguruan Lokarrik antolatutako jardunaldian. GARI GARAIALDE, ARGAZKI PRESS
2014ko azaroaren 29a
10:09
Entzun

Politikariek, artistek, kirolariek, hezitzaileek eta beste hainbat alorretako lagunek manifestu bat irakurriko dute, Aieteko Adierazpenari eta oro har Euskal Herriko bake prozesuari babesa adieraziz. Horrela, "gatazka politikoaren konponbidea bultzatu" nahi dute.

Argentinako Senatuko Gela Urdinean izango da ekitaldia, eta parte hartuko dutenen artean daude Adolfo Perez Esquivel Bakearen Nobel sariduna, Alberto Spektorowski HNT Harremanetarako Nazioarteko Taldeko kidea eta Paul Rios Lokarriko koordinatzailea —Lokarri da antolatzaileetako bat da, Hego Amerikako hainbat erakunderekin batera—.

Ekainean, Aieteko bidea babestu zuten Uruguain. Uruguai topaketa Euskal Herriko bakearen alde izeneko jardunaldiak egin zituzten parlamentuan.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.