Egungo krisi ekonomikoari aurre egiteaz gain, krisi ekologikoari eta krisi sozialari ere erantzungo dion proposamen integral bat aurkeztu dute.
KRISI EKONOMIKOA
•Lehen sektorea. Estrategikotzat hartu behar da. Sektorearen iraunkortasuna bermatzeaz gain, kalitatearen alde egin, natura behar bezala ustiatuz (...).
•Industria. Jardun publiko estrategikoa bultzatu nahi dugu: besteak beste, kapital publiko eta pribatuak antolatzea (...); gorantz doazen teknologia-eduki handiko sektoreak aintzat hartzea (...); bioindustriaren, energia berriztagarrien eta hiri-ingeniaritzaren alorretan enpresa publiko edo erdi publikoak bultzatzea; eta zientzia- eta teknologia-alorreko garapena sendotzea. Inbertsioko eta enplegua sortzeko egiturazko funts bat eta teknologia-zaintzako zerbitzu adimenduna abiarazi nahi ditugu.(...) Kanpo-merkataritza bultzatu nahi dugu eta bidezko harremanak sustatu.
•Zerbitzuak. Batetik, zaintza (...) zereginak gauzatuko dituzten zerbitzu publikoak sortu nahi ditugu.Bigarrenik, sektore publikoak lidertza-zeregina bete behar du (...). Hirugarrenik, tokiko merkataritza bultzatu eta babestu behar da, saltoki txikiak bereziki (...). Laugarrenik, finantza-sistema publikoa sortu nahi dugu, aurrezki publikoak gizarte-premietara eta produkzio-inbertsiora bideratzeko.
•Enplegua. Bizi baldintzak hobetzeko, teknologia hobeagoetan eta lanbide prestakuntza hobean oinarritutako eredu baterantz jo behar dugu, soldata lehian oinarritutako eredua atzean utziz. (...) Kalitatezko enpleguak aberastasunaren bidezko banaketa eskatzen du (...): lan denbora oro har murriztea, (...); soldaten arrazoizko oreka, desberdintasunak ezabatzeko; etengabeko prestakuntza bultzatzea; laneko teknologia berriak eta prestakuntza hobetzea; azpikontratazio-katea etetea; eta ezkutuko ekonomia azaleraztea.
•Zerga politika. Aberastasuna birbanatzeko funtsezko elementua da. (...) Errenta guztien zerga-tratamenduan berdintasun-printzipioa etaprogresibitate-printzipioa berreskuratzea; iruzurraren aurka borrokatzeko konpromiso sendoa; PFEZaren erreforma(...); ondarearen gaineko zergari eustea; zerga-lehiari eta sozietateen gaineko zergaren beherapenari amaiera ematea; zergasubiranotasuna berreskuratzea; eta zerga-pribilegioak eta barkamen diskrezionalak bertan behera uztea.
KRISI EKOLOGIKOA
•Lurralde antolamendua. Ahalik eta antolamendu deszentralizatuena behar dugu (...). Eskualdea ardatz hartuta, kudeaketa eraginkorragoa ahalbidetu eta administrazio desberdinen eskumenak gainjartzea saihestu nahi dugu.
•Garraio eredua. Garraio publiko soziala eta funtzionala indartu behar dugu. Eskualde-ardatzak eta trenbidea indartuko dituen eredu baten premia dugu. (...) Azpiegitura faraonikoen aurka gaude.
•Energia eredu berria. Eredu natural eta deszentralizatuak abian jarri nahi ditugu. Energia berriztagarrien erabilera garatu nahi dugu, baita produkziorako energia-maila txikiko iturriak erabili ere, garraio-tarteak ahalik eta gutxien murriztuz.
•Biodibertsitatea eta baliabide naturalak babestea. Ikusmoldea aldatzeko ekimena. Ingurumen-jarduneko eremu guztiak erregulatzeko arau multzoa sortu, ingurumen-zeharkakotasuna ezarriz.
•Hondakinen politika. (...) Ahalik eta hondakin gutxien sortzea, hondakinak birziklatzea, eta benetako hondakinak ez direnak berrerabiltzea eta edo elkartrukatzea (...).
KRISI SOZIALA
•Gizarte zerbitzuen sistema. Gizarte-zerbitzu publikoen eskaintza aldarrikatu nahi dugu, eta ez gizarte-zerbitzuen eskaintza publikoa.
•Hezkuntza-sistema propioa. Sistema publikoa eta propioa bultzatu nahi dugu, egun ezarrita dauden ereduen akatsak zuzentzeaz gain administrazioekiko mendetasuna gaindituz.
•Osasun-sistema propioa. Pertsona guztien osasunerako eskubidea bermatu nahi dugu, kalitatezko eta doako gizarte- eta osasun-sistema publikoa eta unibertsala abian jarriz. (...)
•Genero bereizkeriarik gabeko eredua. Emakumeek arlo guztietan pairatzen duten diskriminazioa errotik kendu.
•Etxebizitza. Etxebizitza-eskubidea bermatzea da apustua, ez etxebizitza jabegoan izatea. Alokairu sozialeko etxebizitza sustatuko da (...).
•Parte-hartzean oinarritutako demokrazia:Erabakiak hartzeko ikuspegi demokratikoa bultzatu nahi dugu, parte-hartzeko prozesuek gardenak, barne-hartzaileak, eta, ahal dela, lotesleak behar dutela barneratuz.
Euskal Herriko eredu ekonomiko eta sozial berri baterako proposamena
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu