Hautetsien Biltzarra

Euskal Herriko Foro Nazionala uztailaren 4an bilduko da lehen aldiz

Eraikuntza nazionalean aurrerapausuak emateko proposamenak eztabaidatzea da ezker abertzalearen inguruko Hautetsien Biltzarrak bultzatuta eratu den Euskal Herriko Foro Nazionalaren helburua. Plurala eta irekia izan nahi du eztabaidagune horrek, eta, beraz, herritar guztiei egin diete parte hartzeko gonbitea. Ibarretxe plana, Aralarren egitasmoa, EB-IUrena, ezker abertzalearena zein Hautetsien Biltzarrarena aztertu nahi dituzte puntu komunak ateratzeko.

2003ko ekainaren 27a
17:42
Entzun
Uztailaren 4an, arratsaldeko 19:30etan, egingo du Euskal Herriko Foro Nazionalak lehendabiziko bilkura. Donostian, Miramongo Parke Teknologikoan izango da, eta herritar guztiei zabalduta egongo da. Hala ere, parte hartu nahi duenak, edo proposamenen bat bidaldi nahi duenak, [email protected] helbidera bidali beharko du bere izen edo ekarpena.

Ezker abertzalearen inguruko Hautetsien Biltzarrak bultzatuta sortu da eztabaidagune hori, baina aurrerantzean, erakunde autonomoa eta bere kabuz ibiliko dena izatea nahi dute; hain zuzen ere, Foro Nazionalak bere dinamizatzaile talde propioa izango du.

Era berean, ekimena plurala eta irekia izatea nahi dute bultzatzaileek, eta Euskal Herriaren eraikuntza nazionalean aurrerapausuak izan daitezkeen proposamen guztiak hartuko dituzte aintzat; hala nola, Ibarretxe plana, Aralarren proposamena, EB-IUrena, ezker abertzalearena zein Hautetsien Biltzarrarena —baita etor daitezkeen beste batzuk ere— aztertuko dituzte, eta guztiak batzen dituzten elementuak bilatuko dituzte.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.