Euskal Herriko garraioari buruzko topaketa eginen dute Uztaritzen

UIZek eta CADEk antolaturiko hirugarren topaketetan Europa eta Frantziaren garraio politika aztertuko dute

Aitor Renteria.
Baiona
2010eko urriaren 28a
00:00
Entzun
Uztaritzen Ingurumena Zaindu elkarteak eta CADEk Euskal Herriko garraioari buruzko topaketak egingo dituzte heldu den larunbatean Uztaritzen (Lapurdi). AHTaren aurkako elkarteek ere parte hartuko dute topaketetan.

Goizeko bederatzietan Jean Stephane Devisse WWFeko koordinatzaileak Frantziako Ingurumenaren mintegiak garraio arloan ukan dituen ondorioak ukanen ditu hizpide. Ondoren partaideek harekin zalantzak argitu eta eztabaidatzeko parada ukanen dute. Hamaiketan Europaren garraio politika aipatuko du Paolo Prieri Italiako AHT Ez mugimenduko partaideak. Hitzartze horren ondoren ere, eztabaidarako unea egonen da.

Eguerdian herri bazkaria eginen dute Uztaritzeko Ttirritta ostatuan. «Jende eta salgaien garraioa erronka nagusia bihurtuko da heldu diren hamarkadetan, eta Euskal Herriko biztanleei informazioa ematea dira jardunaldi horien helburu nagusia», adierazi du Didier Rouget UIZ elkarteko kideak. Euskal Herriaren ikuspegitik, Europan egiten ari diren ekimenak sakonki aztertzea da helburua, eta horrek Euskal Herrian duen eragin zuzena aztertzea.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.