Gizartea

Euskal Herriko Gazteriaren Kontseiluak ildoak zehaztu ditu

Guardia zibilak kontrol gogorrak jarri ditu

2006ko azaroaren 18a
17:59
Entzun
«Gazteriaren hitza eta erabakia bideratzeko» Gazteriaren Biltzarra egin dute gaur Euskal Herriko Gazteriaren Kontseiluko (EHGK) 300bat kideak, Andoaingo (Gipuzkoa) Bastero kulturgunean. EHGK-k hurrengo hilabeteetan sustatu eta bultzatuko dituen egitasmoak «denen artean erabakitzeko eta adosteko» saioa izan da.

Gazteriaren Biltzarra hiru ataletan banatu dute. Batetik, aurrerantzean EHGKtik garatu beharreko ildoak zeintzuk diren eztabaidatu eta adostu dute, eta etxebizitzen gaia eta gazte esparruarena lantzea erabaki dute. Bestetik, «gazteriaren eskubideak bermatzeko beharrezkoak diren egitasmoen ingururuan» aritu dira, eta salaketak bideratzeko zerbitzua martxan jartzea erabaki dute. Azkenik, «maila orokorragoan» garatu beharreko egitasmoak zehaztuko dituzte: Nafarroako Gazte Kontseiluarekin eta Euskadiko Gazte Kontseiluarekin garatuko dugun lankidetza, eta nazioartean landu nahi dituzte harremanak.

«Euskal Herriko edozein gaztek du parte hartzeko aukera. Parte hartze hori aktiboa izango da, bertaratzen den edozienek izango baitu bere hitza agertzeko aukera».

Andoaingo sarrera irteeretan kontrol gogorrak jarri ditu Guardia Zibilak, eta geldituta eduki dituzte hainbat gazte.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.