Gaur hasi eta igandera bitartean,Euskal Herriko 50tik gora gizarte mugimenduk parte hartuko dute Arabako hiriburuko Koldo Mitxelena ikastetxean burutuko den Foroan.Asteburu osoan, mila pertsona inguru biltzea espero da.
Euskal Herriko lehenengo Gizarte Foroa helburu zehatz batekin jaio da, bere sortzaileek adierazi dutenez: «Euskal Herriko gizarte mugimenduen arteko harremanei, iritzien trukaketari, eztabaidari eta sistemaren aurkako salaketari tartea egitea».Hala, kapitalismoaren, globalizazioaren eta neoliberalismoaren aurkako gunea bihurtzeko asmoa dauka Foroak, eta aldi berean Euskal Herrian «gizarte justuagoa, parte-hartzaileagoa eta berdinagoa» sortzeko indarrak batu nahi ditu.
Horretaz gainera, euskal gizarteari begira, eraginkortasun soziala lortzeko tresna bilakatzeko xedea dauka, «bozgailu funtzioa hartuz». Halaber, Foro honek tarte berezia egin nahi die bazterketa soziala pairatzen duten kolektibo guztiei (etxerik gabekoak, ezindu fiskoak, etorkinak, langabetuak...),«beren ahotsa altxa dezaten, eta adieraz dezaten nortzuk diren eta zer nahi duten».
Foroak finkatu dituenirizpide nagusiak ere argiak dira: «Pluraltasuna, horizontaltasuna eta bildutako gizarte eragile guztien parte hartzea bermatzea, edozein egitura ierarkikoa saihestuz».
Euskal Herriko Gizarte Foroa «guztientzako» gune ireki gisa aurkeztu zen jendeaurrean, orain urtebete, eta orduz geroztik gero eta gizarte eragile gehiagok eman dute atxikimendua, besteak beste, honakoek: Askapena, Hemen eta Munduan, ELA, LAB, EHNE, Bilgune Feminista, Gazte Abertzaleak, Ezker Batua Gazteak, Segi, Eguzki, Gernika Gogoratuz, Batasuna Elkarri, Euskal Herrian Euskaraz, Mugarik Gabe...>
Hamar gai ardatz, eta tailer ugari
Gaur, arratsaldeko 16:00etan emango zaio hasiera Foroari, Gasteizko Europa Jauregian. Ne oliberalismoa munduan eta Euskal Herrian lelopean, konferentzia laburra eskainiko dute lau adituk: Michel Husson ekonomilaria eta Ires institutuko kideak, Daniel Bensïd 1968ko militante historikoak eta Yolanda Jubeto eta Mario Zubiaga EHUko irakasleek. Bukatutakoan, Beste Euskal Herri bat beharrezkoa da izenburupean manifestazio kolorestua abiatuko da Europako Gizarte Etxetik, hiriko karrika nagusiak zeharkatu ostean, Foru Plazan amaitzeko.
Bihar eta etzi, berriz, Koldo Mitxelena ikastetxean burutuko dira tailerrak eta mintegiak, goiz eta arratsaldez. Orora, hamar gai arloen gainean jardungo dute, eta ardatz bakoitzaren barruan ildo desberdinak jorratzeko 60tailer baino gehiago antolatu dituzte. Alor bakoitzak gutxienez aditu bat izango du, beren ekarpenen berri emateko.
Izen ezagunak izango dira hizlarien artean
Asteburu osoan 14 hizlari pasako dira Euskal Herriko Forotik. Eskubide zibil eta askatasun demokratikoen arloan, esaterako, Martxelo Otamendi Berria-ko zuzendariak, Xabier Salutregi Egin-eko zuzendari ohiak eta Txema Matanzas abokatuak jardungodute.Lurraren aldeko Solasan, berriz, Jorge Riehman Espainiako Nekazaritza Ekologikoaren elkarteko kidea mintzatuko da, besteak beste. Ardatza berria: globalizazio neoliberalaren nazioarteko erakundeak tailerrean, besteak beste, Paul Nicholson EHNEko nazioarteko arduradunak parte hartuko du. 50 gizarte mugimendutik gora parte hartuko dute guztira Foroan.
P
GLOBALIZAZIOAREN AURKA
Parte hartzera deitu du ezker abertzaleak
Globalizazio eta neoliberalismoari Euskal Herritik era bateratuan erantzuteko beharra ikusi dute ezker abertzaletik. Hala, Gasteizera joateko deia egin dute Eusebio Lasak eta Joseba Alvarezek. Alvarezen ustez oso garrantzitsua da foro hauetan parte hartzea, gaur egungo demokraziak gizarteari parte hartzeko bidea ukatzen diolako. Hala, Alvarezen ustez, foro sozialen bidez erresistentziatik alternatiba eskain daiteke eredu neoliberalistari.
Eusebio Lasak esan zuen «alderdiak legez kanpo uzten dituen sisteman, apartheid politikoaren aurka ezkerrak eta mugimendu sozialek» indarrak biltzea ezinbestekoa dela. Ezker abertzaleko militantziari Gasteizen egoteko deia egin zieten. >
z
gai ardatzak
Hauek dira Euskal Herriko Gizarte Foroan tailerren, hitzaldien eta eztabaiden bidez landuko diren oinarrizko gaiak, gaurtik aurrera:
Sozio-ekonomia: gizarte eskubideak Euskal Herrian; sektore publikoa eta pribatizazioak; lan harremanak; sindikalismoa; lan osasuna eta gizarte osasuna; etxebizitza; babes sozialak; pentsioak; oinarrizko errenta eta autogestioa...
Eskubide zibilak eta askatasun demokratikoak: demokrazia parte-hartzailea; adierazpen eta elkartze askatasuna Euskal Herrian; borroka molde berriak; drogak...
Immigrazioa: hiritartasuna eta naziotasuna; hizkuntzak, hezkuntza eta identitateak; mugimenduen arteko koordinazioa...
Autodeterminazioa: autodeterminazioaren subjektuak; autodeterminazioa prozesu iraunkor gisa; Autodeterminazioa, nazio-estatuak eta globalizazioa; Autodeterminazioaren aldeko herrien borrokak: esperientziak...
Lurraren solasa: borroka eta erronka ekologiko lokalak eta sektorialak; elikagaien subiranotasuna; nekazarien sektorea....
Gazteria: gazteak eta lan prekarietatea; gazteak eta etxebizitza; gazteak eta eskubide sozialak; gazteak eta komunikazio esparruak; gazteak eta aisialdirako eredu alternatiboak...
Emakumeak, feminismoa: genero eraikuntza baterantz; gizarte berria eta pertsona askeak ekoizpenaren logikatik at; emakumeen eskubide sozialak; lan banaketa eremu publikoan eta pribatuan...
Identitatea, hizkuntza, hezkuntza eta komunikabideak: hizkuntza eskubideak, berezko hezkuntza sistemarantz; komunikazio eta kontrainformazio tresna berriak, globalizazioa, euskararen zapaltze prozesua eta normalkuntza prozesua; identitatea eta agerpen sektorialak...
Antimilitarismoa, nazioarteko egoera eta herrien elkartasuna: gerra egoerak eta bakearen aldeko mugimenduen bidegurutzeak; Cuba eta gaur egungo egoera; Sahara; GKEak eta erakunde internazionalistak: osagarritasunak edota aurkariak globalizazioaren aurkako mugimenduan?....
Nazioarteko instituzioak eta politika neoliberalak: Kontsumoaren munduko erakundea; Kanpo zorra; merkataritza zuzena; nekazarien nazioarteko erakundeaz...