Euskal Herriko hauteskunde emaitzen mapa ikusgai da gaurtik Berria.info webgunean. Hainbat dira mapa horrek dakartzan berritasunak: batetik, Euskal Herri osoko emaitzak ispilatzen dira, Hego zein Ipar Euskal Herrikoak. Hegoaldearen kasuan iragan berri diren Espainiako Gorteetarako bozen emaitzak dira ageri direnak, herriz herri. Ipar Euskal Herriko kasuan, berriz, Frantziako Legebiltzarra aukeratzeko egindakoetakoak (2007).
Bestetik, udalerri guztiak daude mapan irudikatuta, eta bat aukeratu eta klikatuz gero herri horretako emaitza zehatzak agertzen dira, eta datu horiek deskargatzeko aukera ere badago. Era berean, bi udalerri edo gehiagoaren arteko alderaketak egiteko aukera ematen du.
Gainera, koloreen bidez lehen begibistakoan atzeman daiteke alderdien nagusigoaren banaketa geografikoa zein den, eta, halaber, herrialdeka ere egin daiteke kontsulta.
BERRIAren eta Gaindegiaren elkarlanaren emaitza da Euskal Herriko hauteskunde emaitzen mapa. Datozen egunetan bozetako emaitzei datu sozioekonomikoak eranstea dago aurreikusita, hala nola, biztanleria, jardun ekonomiko eta erralitate soziolinguistikoari buruzko datuak. Horiek erantsita, hauteskunde emaitzak interpretatzeko osagaiak jarri nahi dira erabiltzailearen eskura.