Arazo ekonomikoengatik Euskal Herriko Itzulia bertan behera geratzeko arriskua dagoela eta, sarean Kontuz! Euro 1 lelopean kanpaina sortu du www.creationest.com mugimenduak, eta euro bat emango duten 150.000 lagun bildu nahi ditu.
Probako antolatzaileek bilera egin zuten atzo, eta astebeteko epea hartu dute hausnarketarako. "Nekatuta gaude iritzi trukaketarekin", azaldu zuten ohar batean. "Datorren astera arte itxarongo dugu, irtenbideren bat aurki dezakegun ikusteko".
Eusko Jaurlaritzak azken hiru urteetan 360.000 euroko laguntza eman dio urtero Euskal Herriko Itzuliari, baina aurten 200.000koa izango da laguntza.