XX. eta XXI. mendeetako Euskal Herriko pentsalari garrantzitsuenen ekarpenak aztertuko ditu UEU Udako Euskal Unibertsitateak. Euskal Herriko Pentsamendu Kritikoa XX-XXI. mendean izeneko graduondokoa aurkeztu zuten atzo Andoni Olariagak, Alaitz Aizpuruk eta Ane Larrinagak, ikastaroaren arduradunek. Azaldu dutenez, graduondokoaren helburuetako bat da «hainbat euskal autoreren lana berreskuratzea eta horien gainean hausnarketa sustatzea». Hainbat alorretatik aztertuko dituzte euskal pentsamenduaren eragileak; besteak beste, filosofiatik, historiatik, soziologiatik eta antropologiatik. Atzerriko pentsamendu korronteen ekarpenak baliatuko dituzte horretarako.
Horrez gain, udazkenerako hainbat ikastaro antolatu ditu UEUk, urtero legez. Esparru ezberdinetako gaiak jorratuko dituzte; esaterako, hezitzaileen eta haurren arteko elkar ulertzea eta bileren dinamizazioa landuko dituzte. Orotara, hamahiru ikastaro eskaini ditu unibertsitateak. Hamar Eibarko Markeskoa jauregian egingo dituzte (Gipuzkoa), eta beste hirurak, Iruñean.
Euskal Herriko pentsalariak izango ditu aztergai UEUk graduondoko berri batean
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu