TORTURA

Euskal Herriko tortura kasuei buruzko dokumental bat bukatzeko behar zen dirua lortu da

Ricard Salome zuzendari katalanak, jendearen ekarpenei esker, 4.778 euro lortu ditu. Hala, laster izango da ikusgai '120 Horas. La tortura contra Euskal Herria' lana. 

2012ko irailaren 3a
16:24
Entzun

Ricard Salomek 120 Horas. La tortura contra Euskal Herria dokumentala bukatzeko behar zuen dirua lortu du. Zuzendari katalanak 4.500 euro behar zituen Euskal Herriko tortura kasuei buruzko dokumentala bukatzeko; eta, guztira, 4.778 euro lortu ditu, herritarrek crowfounding bidez eginiko ekarpenei esker. 

Dokumentalaren izenak atxilotuek inkomunikatuta pasatzen duten denboran du oinarria. Salomek, dokumental horren bitartez, "Espainiako Estatuak Euskal Herriaren eta euskal herritarren aurka egiten dituen torturak" salatu nahi ditu. Horretarako hainbat laguni egindako elkarrizketak bilduko ditu dokumentalak. Tartean dira, besteak beste, Torturaren Aurkako Taldeko Lorea Bilbao eta Ane Ituiño, Oihana Barrios psikologoa, Amaia Izko abokatua eta torturak jasan dituzten Unai Romano, Mikel Soto, Anabel Prieto, Martxelo Otamendi, Amaia Elkano, Ainara Vaquerano eta Xabier Beortegi. Trailerra ikusgai dago. 

 

 

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.