Giza eskubideen nazioarteko eguna

Euskal herritarren bakerako eskubidea aldarrikatu du Jaurlaritzak

Euskal herritarren "bakerako eskubidea" aldarrikatu nahi du Eusko Jaurlaritza Giza eskubideen nazioarteko egunean. Bihar da egun hori, eta Joseba Azkarraga Justizia sailburuak irakurri duen adierazpen instituzionalean esan du, bake prozesuaren aukera "alperrik ez galtzeko" beharrezkoa dela herritarren parte hartzea.

2006ko abenduaren 9a
15:37
Entzun
Gatazka "behin betiko" konponduko bada, "ekimenez eta konpromisoz" kudeatu behar da oraingo aukera Jaurlaritzaren iritzian. "Bake prozesu honetan, hain zuzen ere, berebiziko garrantzia dute bai memoriak, eta baita banakako zein taldeko giza eskubideek ere". Giza eskubide horien alde lan egin beharra azpimarratu du Jaurlaritzak.

Horretarako, bete beharreko puntuak jarri ditu: "lege urraketa gehiagorik ez, mehatxu gehiagorik ez, kalte gehiagorik ez pertsona eta ondasunei, torturarik ez munduko inongo tokitan, dispertsiorik ez, mendekuan oinarritutako politikarik ez, iritzi delitu gehiagorik ez, eskubide zibil eta politikoen murrizketa gehiagorik ez".

"Sortutako kaltea umiltasunez aitortzea", eta "besteen damua zintzotasunez onartzea" ere ezinbesteko jo ditu.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.