Politika

Euskal herritarren etorkizuna ez dutela Madrilen erabakiko nabarmendu du Ibarretxek

Jarrera politikoen mutur batean Batasuna kokatu du, "ez baitu indarkeriaren kontrako jarrera irmorik agertzen". Bestean PSOE eta PP, "ez baitute herri hau badela eta gure kabuz erabakitzeko gaitasuna dugula onartzen".

2007ko abuztuaren 17a
17:06
Entzun
"Oso argi izan behar dute: euskal herritarren etorkizuna hemen erabakiko da, hemen erabakiko dugu, Euskadin eta Gasteizen, eta inoiz ez dute erabakiko Madrilen", esan du Juan Jose Ibarretxe lehendakariak, Xabier Agirre Arabako Diputatu nagusiari eta haren gobernukideei Jaurlaritzan egin diren harreran.

EAJ, EAk eta Aralarrek osatu dute Arabako Aldundiko gobernu berria. Ibarretxek azpimarratu du Bizkaiko EAJko gobernuak, Gipuzkoako EAJ eta EAren artekoak, Arabakoak eta Jaurlaritzako hiruko gobernuak muin bera dutela. "Oinarrizko printzipio batzuk partekatzen ditugu: indarkeriari ezetz esatea eta pertsona guztien giza eskubide guztiak babestea". Beste printzipio horietako bat euskal herritarren erabakitzeko eskubidearen defentsa dela erantsi du.

Ildo horretatik, jarrera politikoen mutur batean Batasuna kokatu du, indarkeriaren kontra ez duela behar besteko irmotasunik adierazten iritzita. Bestean, berriz, PSOE eta PP, "ez baitute herri hau badela eta gure kabuz erabakitzeko gaitasuna dugula onartzen".
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.