Irango lurrikara

Euskal Herritik Iranera joandako DYAko boluntarioak Bamen dira

DYAko mediku bat eta larrialditako bi teknikari joan dira Euskal Herritik Iranera, iragan astean herrialde hartan lurrikara batek eragindako hondamendia onbideratzeko lanetan laguntzera. Kanpainako erietxe bat, anbulantzia bat, sendaketarako materiala eta botikak eraman dituzte eurekin. Bam hirian arituko dira Euskal Herritik joandako boluntario horiek.

2004ko urtarrilaren 3a
17:13
Entzun
DYAko iturriek azaldu dutenez, Bamen bertan —hau da, lurrikarak ia %80an suntsitu zuen hirian— jarriko dute beren kanpalekua boluntarioek, eta astinalditik bizirik atera zirenei osasun zerbitzuak ematea izango da beren lana.

Atzo zortzi, Richter eskalan 6,3 graduko indarra izan zuen lurrikara batek astindu zuren Iran hegoaldea, batik bat, Bam ingurua. Unicefek gizateariaren ondasun izendatua zuen hiri hori ia guzitz hondatu zuen astinaldiak, eta Irango agintarien arabera, 50.000 bat hildako laga ditu. Halaber, milaka lagun etxerik gabe eta bizirauteko oinarrizkoak diren ondasun eta zerbitzu barik geratu dira.

Hori dela eta, nazioartetik laguntza asko ari da jasotzen Iran egunotan. 1979an Irango erregimenarekin harreman guztiak bertan behera utzi zituzten AEBek ere laguntza igorri dute. Hala ere, horrek ez duela bi herrialdeen arteko harreman diplomatikoek hobera egin dutenik esan nahi azpimarratu dute Washingtongo zein Teherango agintariek.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.