Eskifaia Kofradiako kideek ongietorria egin diete euskal hiriburuetako gazteei, Kalejira ekinaldiaren barruan. Helburua hiri bakoitzeko jai ereduak ezagutzea eta partekatzea izan da, nahiz eta topaketa harremanak sendotzeko aprobetxatu duten. Hori guztia, jolasen bidez egin dute, "gazteen arteko olinpiadak" eginez.
Hala, Donostiako piratek ontzi eta guzti egin diete harrera Iruñeko 3indarrok Gazte Peña, Bilboko Kaskagorri konpartsa eta Baionako Gazte Asanbladako kideei. Gasteizko Gazte Karpako kideak baino ez dira falta izan.
Moilan abordatze txiki bat izan dute prestatua, eta atzo Abordatzearen egunean Donostiako piratek egin zuten bezala, bakoitzak bere txalupatxoa muntatu behar izan du, jarraian soka batetik zintzilik zeuden zapi beltzak harrapatzeko.