Euskara

Euskal hiztunen erkidegoa trinkotu nahi du Bilboko Udalak

Bilboko Udaleko euskara zinegotziak euskararen erabilera sustatzeko agiri bat aurkeztu die talde politikoei. Talde guztien arteko adostasuna lortu nahi du udal gobernuak.

urtzi urkizu
2014ko apirilaren 15a
07:34
Entzun

Bilbon lehentasunezko eginkizun izango diren hamalau puntu jasotzen ditu Sabin Anuzita zinegotziak (EAJ) aurkeztu duen agiriak. Horien artean dago euskara ohiko hizkuntza izango duten arnasgune eta funtzioak zaintzea, indartzea eta hedatzea, "euskararen belaunaldiz belaunaldiko transmisioa bermatzeko eta erreferentzialtasun soziala indartzeko". Beste lehentasun bat familia transmisioa bermatzea da, "oso bereziki 25 urte barru izango diren 30 urtez azpiko gazte elebidunek euskara ere izan dezaten etxeko hizkuntza". Euskal hiztunen erkidegoa trinkotzea da beste helburu bat, "euskararen erabilerarako sare operatibo presentzialak zein birtualak hedatuz eta indartuz". Hauek dira beste helburuetako batzuk: euskara etorkinengana hurbiltzea, euskaraz komunikatzeko estandarrak malgutzea eta aberastea, euskararen erakargarritasuna lantzea eta euskararen irudiari prestigioa ematea.

Udaletxean egin du Anuzitak agiriaren aurkezpena, EAJ, EH BIldu, PSE-EE eta PPko ordezkarien eta komunikabideen aurrean. EH Bilduko bozeramaile Aitziber Ibaibarriagak eskatu du agiria lantzeko bete daitezkeen helburuekin osatzeko, "ez dadin topa egite huts bilaka". PSE-EEko Alfonso Gilek eskatu du agiria aho batez onartua izateko, "hizkuntza ez dadin gizartearen aurkako arma bilaka".

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.