gaztetxeak
Euskal Jai gaztetxea eraistearen kontra borrokatu ziren sei gazte epaitu dituzte
Iruñeko epaitegian sei gazteren kontrako epaiketa egin dute gaur, goizeko 9:00etan hasita. Sei gazte horiei ordena publikoaren kontra aritu izana leporatzen diete. Jai Alai gaztetxearen itxiera salatzeko Iruñeko udaletxearen aurrean zintzilikatu ziren bi gazte, irailean, eta beste batzuek gaztetxearen aldeko oihuak egin zituzten, behetik. Horregatik epaitu dituzte.
Gazteek jakinarazi dutenez, bi asteburuetarako etxean atxilotuta edukitzeko zigorra eskatu du fiskalak, eta multa.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu