Fermin Otamendi Nafarroako Auzitegiko epaileak Euskal Jai Gaztetxearen auzian inplikaturiko Ian Tabar gaztea kartzelara sartu nahi duela ohartarazi du gaur okupazioagatik errepresaliatuak izan direnen asanbladak, nahiz eta gazteak bi urtetik beherako kartzela zigorra daukan (18 hilabetekoa). Euskal Jai eraikina husteagatik eginiko protesta batean parte hartzeagatik auzipetu zuten Tabar.
Legez bi urtetik beherako zigorrengatik, baina, zigortuak ez dituzte espetxean sartzen, honek baldintza batzuk betetzen baditu (ez bada aurretik zigortua izan, kalte ordaina ordaindua badu...). Bihar kartzelan sar dezaketen gazteak baldintza denak betetzen ditu, asabladakoek esan dutenez. Bihar jakingo da azkenean erabakia zein izango den. Auzi berean beste 11 lagun antzeko egoeran daude, helegiteak aurkeztuta. Aipatutako asanbladaren ustez, epaileak gaztea espetxean sartzen badu, "aurrekari larria" jarriko du.
Gaur egun oraindik Iruñeko udaltzainen eta foru polizien aldetik jazarpenak eta identifikazioak jasaten dituztela salatu dute.
Euskal Jairen auzian lagun bat kartzelan dago: Xabier Errea. Otsailaren 10etik dago preso. 29 hilabeteko zigorra dauka eta bere kabuz joan zen espetxera.
Euskal Jairen auzian 18 hilabeteko zigorra duen gazte bat kartzelara sartzekotan dira
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu