Euskara

Euskal komunitateak manifestaziora deitu du Iruñean, martxoaren 22rako

Nafarroako Gobernuak "mutu" nahi dituela salatu dute deialdia egitera jendaurrean agertu diren hainbat euskaltzalek

Atzo Iruñean egindako protesta. ARP
edurne elizondo
2014ko otsailaren 22a
18:21
Entzun

Euskararen aurkako erasoak salatu, eta euskaraz bizitzeko eskubidea aldarrikatuko du Nafarroako euskal komunitateak, datorren martxoaren 22an. Egun horretarako manifestaziora deitu dute hainbat pertsonak, Iruñean. Haietako hainbat jendaurrean agertu ziren atzo, eta eskua ahoan jarrita irudikatu zuten gobernuak "mutu" nahi dituela. "Hemen gaude, bizirik, euskaraz bizi gara, eta euskaraz bizi nahi dugu", erran zuten.

70 pertsonak baino gehiagok egin du bat deialdiarekin jada. Atxikimendua agertu nahi duenak egin dezake oraindik, [email protected] helbidearen bitartez. Manifestazioa antolatzeaz gain, manifestua ere plazaratu dute martxoaren 22ko protestaren deitzaileek. Haren bidez, Nafarroako Gobernuaren hizkuntza politika "ozen" salatu dute, eta euskararen aldeko "benetako hizkuntza politika eraginkorra" behar dela nabarmendu dute. Sinatzaileen artean dira, bertzeak bertze, Sagrario Aleman (IKA), Helios del Santo (AEK), Eneka Maiz (UEMA), Maite Inda (Kontseilua), Angel Erro (idazlea), Silvia Alonso (Karrikiri), eta Santi Leone (euskara irakaslea).

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.