Hizkuntz politika bat "gogoetatu, finkatu eta bideratzeko tresna garrantzitsu batzuk" sortzen ari direla uste du Euskal Konfederazioak, hala nola, IPE, Frantses Hezkunde nazionala eta Departamentuaren arteko hitzarmena eta Iparraldeko instituzio eta Jaurlartitzaren arteko hitzarmena.
Tresna horien garrantzia ukatu gabe, kezka ere araldu du ordea Konfederaziokoak. Izan ere, "ezinbesteko tresna" oraindik ere falta dela iritzi diote, alegia euskararen ofizialtasuna. "Iparraldeko hautetsiek behin eta berriz aipatzen digute IPE antolatzerakoan EAEko adibidea hartu dutela, han, euskarak koofizialtasun estatutu juridikoa baduela ahantziz". Gainera, "orain arteko ibilbidea ikusirik, zuhurrak izatera behartuak" direla diote.
Beraz, hizkuntz politika baten beharra berretsi du Euskal Konfederazioak. Bide horretan, IPEk egin beharrekoa hizkuntz politika adostea eta hizkuntz plangintza prestatzea dela iritzi diote. Politika horren helburuak adostu beharko lituzke, eta helburu orokor horiek gauzatzeko, helburu zehatzak finkatu. Helburu horiek guztiak lortzeko ardatz estrategikoak finkatu behar direla uste du Konfederazioak, eta azkenik, neurgailuak eta ebaluaketa irizpideak definitu.
Orain, "ekintza eraginkorren garaia" dela uste dute, eta beraiek, "laguntza eta esperientzia" eskaintzen dituztela jakinarazi.
Villepinen bisita
Euskal Konfederazioak euskarak ofizialtasunik gabe jarraitzen duela gogorarazi dio Villepini
Dominique de Villepin Frantziako Barne ministroa Ipar Euskal Herrian izango da datorren ostiralean. Besteak beste, IPE Interes Publikoen Elkargoaren sorrera izenpetzera etorriko da. Euskal Konfederazioak bere jarrera azaldu du gaur, eta "zuhurtziaz" jokatu behar dela esan ondoren, euskarak ofizialtasunik gabe jarraitzen duela gogorarazi dute. Beraz, hizkuntza politika orokor baten beharra ikusten dutela jakinarazi dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu