Euskal kulturaren kontsumoaz Siadecok eta Elkarrek osatutako ikerketa aztertu dute, Martin Ugalde kultur parkean, Jakinek antolatu duen mahai inguruan. Josu Amezagak, Olatz Osak, Gorka Arresek, Arantxa Iturbek eta Joxean Muñozek parte hartu dute. Ondorio nagusi bat nabarmendu daiteke azterketa horretatik: euskaldun gehienek ez dute euskarazko kultur edukietara jotzen, lau euskaldunetik batek soilik.
Datu horiek xeheago aztertu dituzte Josu Amezagak, Olatz Osak, Gorka Arresek, Arantxa Iturbek eta Joxean Muñozek, Jakinek eta Martin Ugalde foroak antolatu duten mahai inguruan. BERRIAk zuzenean eskaini du solasaldia.
Euskal kultur kontsumoak agertzen duen argazkiaren aurrean, egoera hobetzeko gakoak zein izan daitezkeen hausnartu dute hizlariek.
Josu Amezaga soziologoak urteak daramatza euskal kulturaren garapena ikertzen, eta datuen gaineko irakurketa egin du.
[youtube]https://youtu.be/01lSWukNB1o[/youtube]
Ondoren, mahaiaren bueltan elkartu dira Olatz Osa Elkar argitaletxeko arduraduna, Gorka Arrese editorea, Arantxa Iturbe kazetari eta idazlea eta Joxean Muñoz Eusko Jaurlaritzako Kultura sailburuordea, euskal kulturaren egoeraren ezaugarriak, arrazoiak eta aurrerabideak marrazteko. Iñigo Astiz kazetariak gidatu ditu.