Interes handia piztu dute euskal idazleek Frankfurteko azokan eman diztuzten hitzaldiek. Hiru idazleek nork bere obraz hitz egiteaz gain euskal literaturaren alderdi bana hartu dute gaitzat: Pako Aristik euskal poesia izan du hizpide, Laura Mintegik liburugintzaren bilakabideaz aritu da eta Eider Rodriguezek, berriz, bere belaunaldiko idazleei buruz hitz egin du. Petra Elser eta Idoia Noble itzultzaileek alemanera eta ingelesera itzuli dituzte hitzaldiak. Jorge Gimenezek azpimarratu egin du azokan zebilen jendearengan piztu duten ikusmina.
Aurreko urteetan han izan den arren, Miren Azkarate Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailburuak ezin izan du aurten Frankfurtera joan. Bere ordez Eusko Jaurlaritzako Hizkuntz Politikarako sailburuorde Patxi Baztarrika izan da bertan. Baztarrikak BERRIAri azaldu dio Frankfurten present egotea zein garrantzitsua den. "Munduko azokarik garrantzitsuena da hau, eta hemen ez dagoena ez da existitzen".
Era berean, nabarmendu du euskal literaturak geroz eta interes gehiago eta jakinmin handiagoa pizten dutela euskarak eta euskal kulturak munduan. Baztarrikak azaldu duenez «munduko 14 unibertsitatetan dauzkagu, unibertsitateekiko hitzarmenen bidez, euskarazko irakurleak edo lektoradoak, programazio akademikoetan sartuta,
Frankfurteko Liburu Azoka
Euskal literaturaren hitzordua
Asteartean hasi zen Frankfurten (Alemania), munduko liburu azokarik handiena. Gaur inauguratu dute azokaren barruan euskal literaturari eskainitako gunea. Euskal Editoreen Elkarteko lehendakari Jorge Gimenezek BERRIAri Frankfurtetik adierazi dionez jende asko hurbildu da Pako Aristi, Eider Rodriguez eta Laura Mintegi idazleeen hitzaldiak entzutera. Ekitaldia, beraz, jendetsua eta arrakastatsua izan da. Eusko Jaurlaritzako Hizkuntz Politikarako sailburuorde Patxi Baztarrikak Frankfurten egotearen garrantzia azpimarratu du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu