Euskal PEN: "Adierazpen askatasuna, batez ere, gustuko ez duguna entzuteko eta esateko askatasuna da"

2015eko urtarrilaren 8a
12:05
Entzun

Euskal PENek "irmoki" salatu du Charlie Hebdo astekariaren aurkako eraso "larria", eta elkartasun osoa adierazi die hildakoen eta zaurituen senideei eta Charlie Hebdo-ko kazetari eta langileei: "Berriz ere ozen esan behar dugu adierazpen askatasuna, batez ere, gustuko ez dugun hura entzuteko eta esateko askatasuna dela".

Sortuko presidente Hasier Arraizentzat "ulertezinak" dira astekariko langileen hilketak, eta eskatu du "ez erortzeko islamofobian". Parisko biktimekin batera, gogoan izan ditu Kobanen Estatu Islamikoaren kontrako borrokan hildako kurduak: "Horrek ere erakusten digu fenomeno hau noraino heltzen den".

Uxue Barkos Geroa Baiko diputatuak, berriz, xenofobiaren aurka eta askatasunaren, segurtasunaren eta eskubide zibilen alde irmotasunez jokatzeko eskatu du; "une zailak" izan arren, "aurre egin behar zaie", erantsi du.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.