Azpeitian, 400dik gora euskal preso ohik babesa agertu zioten igandean Euskal Preso Politikoen Kolektiboko preso bakoitzak Euskal Herriratzeko eskaera aurkezteko iragarri duen ekinaldiari. Preso ohien irudiko, EPPK-ko kideen ekarpena eta parte hartzea «oso garrantzitsua» da, eta, alde horretatik, bat egiten dute kolektiboak egiten duen gogoetarekin. Heldutasuna erakutsi dutela deritzote.
Preso ohiek «segurtasun osoa» dute espetxean direnak etxeratzea lortuko dutela, nahiz eta bidea zaila izango dela aitortu. Euskaraz eta gazteleraz irakurritako agirian azaldu zuten hasi berri den bide horretan gatazkaren oinarriak gainditu ez ezik bere ondorioak ere bideratu behar direla. «Aurrera daramagun prozesu honek preso guztiak etxera ekarri beharko lituzkete eta arrazoiak gainditu. Amnistia hori dela ulertzen dugu».
Horregatik, urtarrilaren 7an Bilbon egingo den manifestazioarekin bat egitera deitu zuten. Manifestazioa «iraganaren eta etorkizunaren» arteko mugarri izango dela deritzote. Ziur agertu dira egun horretatik aurrera preso eta iheslariak etxean izateko eguna «gertuago» izango dela.
Euskal preso ohiek babestu egin dute EPPK-ko kideen eskaera
Azpeitian egindako agerraldian, azaldu dute abian den prozesuak preso guztiak etxeratzea izan behar duela xede
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu