Jon Enparantza eta Imanol Haranburu AAMko kideek Donostian agertu dutenez, Euskal Herri osoan egingo dute sinadura bilketa, hiriburu, herri nahiz auzoetan. Bilketa amaitzeko epe jakinik ez dute jarri, baizik eta "indar metaketa gauzatu arte" luzatuko den ekimena izango dela iragarri dute.
Herritar soilei ez ezik, politikariei, eragile sozial eta sindikalei eskatu diete ekimenean parte hartzeko, "hitzetik ekintzetara joateko".
Halaber, preso horien "jatorri eta izaera politikoa" azpimarratu dute, eta haiek Euskal Herriratzea gatazka konpontzeko urrats handia litzatekeela.
Horrekin batera nabarmendu dute presoak Euskal Herrira ekartzeko neurria ezinbestekoa dela presoen euren eta haien senide eta lagunen "bizitza eta oinarrizko eskubideak bermatzeko". Ildo horretatik, Oihane Errazkin eta beste 18 preso politikoren zein Leo Esteban nahiz beste 14 senideren heriotzak sakabanaketaren ondorio direla salatu dute; astebetean hiru presok jipoiak jasan dituztela, eta aurten 101 laguni eragin dieten 36 auto istripu larri eragin dituela sakabanaketak.
Presoak
"Euskal preso politikoak Euskal Herriratzeko" sinadura bilketa egingo du Amnistiaren Aldeko Mugimenduak
Datorren larunbatean hasita sinadura bilketa egingo du AAM Amnistiaren Aldeko Mugimenduak "euskal preso politikoak Euskal Herriratzeko indarrak metatzeko". Izan ere, AAMko kideek uste dute "gizartea aktibatuz" aldarrikapen hori errealitate bihurtzea posible dela. Halaber, presoak Euskal Herriratzeko "premia larria" dela nabarmendu dute, bai presoen, bai haien senide eta lagunen oinarrizko eskubideak bermatzeko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu