euskal presoak

Euskal Preso Politikoen kolektiboak bigarren itxialdi txandari ekingo dio

Munduan barreiaturik dauden 700dik gora euskal presok txandakako itxialdia hasi zutela iragarri zuen urtarrilaren 4an Euskal Preso Politikoen Kolektiboak (EPPK). Txanda bakoitza hamar egunekoa izanen zela azaldu zuen kolektiboak, "isolamendu politikoari amaiera ematea eta presoei dagozkien oinarrizko eskubideak zein eskubide politikoak ezagutzea" helburu hartuta. Gaur gaueko hamabietan bigarren txanda hasiko dute.

2005eko urtarrilaren 14a
17:10
Entzun
Euskal Herritik urrunen dauden kartzeletako presoek egin dute kartzela barruko itxialdiko lehen txanda. Gaur gaueko hamabietan amaituko dute beraien itxialdia, eta ordu horretan bertan beste 60 bat presok hartuko dute lekukoa. Zehazki, Clermont, Anterre, Ossly, Puerto de Santa Maria, Almeria eta Castelloko espetxetan dauden euskal preso politikoek.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.