Askatasunak manifestazioa eginen du azaroaren 26an Baionan, euskal presoen estatus politikoa eta Euskal Presoak Euskal Herrira ekartzea aldarrikatzeko. Manifestazioa 17:00etan abiatuko da, Euskaldunen plazatik. Askatasunak Jean-François Leforten egoera salatu zuen atzo. Atzo 22. gose greba eguna zuen Lefortek. Lyon eskualdean dago preso, Euskal Herritik hamaika ordutan. Urruntze hori eta presondegiko egoera gogorra salatzeko abiatu zuen gose greba. Hamalau kilo galdu ditu.
Abenduan aztertuko dute Leforten askatasun eskaera. Askatasunaren iritziz, ez dago Leforten kontrako frogarik. «Haren aurka erabiltzen duten elementu bakarra baten lekukotasuna da, eta bat hori manipulatzen dute», salatu du Garbiñe Eraso Askatasuneko kideak. Iragan astean aurrez aurreko bat izan zen Leforten eta bigarren pertsona horren artean auzitegian. Bigarren horrek ez zuela adierazpen argirik egiten azaldu zuen Leforten aitak. «Gizon horretaz baliatzen dira, Lefort preso atxikitzeko», dio Askatasunak.
Askatasunak azken urteetan Amnistiaren Aldeko Mugimenduaren kontra gertatu «erasoak» salatu ditu. Azken operazioa ekainean izan zen, Gureak, Mintza eta Erlea elkarteen kontra. Pertsona andana bat atxilotu zuten, baina gaur egun inor ez dela auzipetua zehaztu du Erasok. «Haatik, ez dugu auziaren berririk, ez dakigu zer egin duten eta zer informazio igorri duten Madrilera».
EUSKAL PRESOAK. Askatasunak manifestazioa eginen du gaur zortzi Baionan estatus politikoaren alde
Sakabanaketa eta presoen aldeko mugimenduari erasotzea salatu dute
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu