Valentziako espetxetik aterako da gaur Benancio Sebastian, Donostiako Intxaurrondo auzoko presoa. 1985eko otsailaren 19an atxilotu zuen Espainiako Poliziak, eta polizia etxean inkomunikatuta egin zituen hamar egunetan torturak salatu zituen, Askatasunaren arabera. Badajoz, Valdemoro eta Valentziako espetxeetan egon da Sebastian, sakabanaketaren ondorioz, besteak beste.
EUSKAL PRESOAK. Benancio Sebastian gaur geratuko da aske, 20 urte preso egon eta gero
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu