Euskal presoak bisitatu ostean, istripua izan dute
BILBO. Paula Rodriguez eta Juantxu Tobalina euskal presoen bi lagunek istripua izan zuten larunbatean, Caceresko (Espainia) espetxean bisita izan ostean, Etxerat-ek atzo jakinarazi zuenez. Istripuan, zauri arinak egin zituen batek bekokian, eta besteak, berriz, bihurritua izan zuen lepoan. Haien autoa, berriz, txikituta geratu zen, eta taxiz itzuli behar izan zuten Euskal Herrira.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu