"Euskadin bigarren transizio"antzeko bat da Ibarretxeren plana Balzaren ustetan, "euskal gizarte osoari on egingo diona". Proposamena ez da zurruna, eta lehen hitzetik azkenengora alda daitekeela esan du.
Bestalde, "Euskadin bakea lortzeko"presoak Euskal Herriratzea "guztiz beharrezkoa" dela iritzi dio. Eta horixe da, bere iritzian Espainian eratu berria den PSOEren gobernuak sortu nahi duen "segurtasun foroan hasieratan landu beharreko puntua".
Politika
Euskal presoak Euskal Herriratzea "guztiz beharrezkoa" dela esan du Balzak
Herrizaingo saileko buru Javier Balzari elkarrizketa egin diote gaur ETBko El Punto saioan. Euskal Herria bakera eramateko euskal presoak Euskal Herriratzea "guztiz beharrezkoa" dela esan du, eta Espainiako Gobernu berriak sortu nahi duen "segurtasun foro berrian landu beharreko hasieratako puntua". Gainera, Ibarretxeren plana aldatu egin daitekeela esan du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu