Joseba Azkarragak eta Begoña Lasagabasterrek lege erreforma batzuk proposatzeko Donostian prentsaurrekoa eskaini dute. Bertan, Azkarragak Espainiako Gobernuari eskatu dio PPk espetxe politikan "ezarritako kriterioak berrikusteko".Zentzu horretan, euskal presoei espetxeetan emandako tratua "gizakorragoa" bada, "gatazka konpontzen lagunduko" duela esan du Azkarragak.
Euskal presoen egoeraren inguruan ETAk salatutakoa ukatu du Azkarragak. ETAk dio
euskal presoek jasaten duten egoeraren arduradunetako bat EA dela. Azkarragaren ustez "ETAri ez zaio gustatzen beste batzuek bere presoetaz hitz egitea, baina nik presoetaz hitz egiten jarraituko dut".
Espetxe Zaintzarako Epaitegi Zentrala Espainiako Auzitegi Nazionaletik banandu beharra dagoela esan du Eusko Jaurlaritzako Justizia Aholkuariak. Gaixotasun zendaezinak dituzten presoak eta zigorraren hiru laurdenak bete dituzten presoak aske uzteko ere eskatu zuen.
"Kode Penalaren gaineko hausnarketa" eskatu du Lasagabasterrek
Espainiko Kongresuko diputatu Begoña Lasagabasterrek, bere aldetik, "Kode Penalaren gaineko hausnarketa" eskatu du. Zentzu horretan, Espainiako Alderdien Legearen indargabetzea eskatu du eta alderdi politikoak legez kanpo uztea kritikatu du. Lasagabasterren ustez ezin da alderdi politiko bat legez kanpo utzi Batasunako kide ohi batzuek parte hartzen dutelako.
Euskal presoak
Euskal presoei emandako tratua gizakorragoa izateak gatazka konpontzen lagunduko duela uste du Azkarragak
Eusko Jaurlaritzako Justizia Aholkulari eta EAko kide Joseba Azkarragak uste duenez espetxe politikak gizakorragoa izan behar du, horrek "gatazka konpontzen lagunduko" duelako. Era berean, ETAk EAren kontra esandakoak ukatu ditu. ETAk dio euskal presoek jasaten duen egoeraren arduradunetako bat EA dela. Azkarragak Espainiako Alderdien Legea indargabetza ere eskatu du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu