Espainiak eta Frantziak euskal presoei ezartzen dien espetxe politikak osasun eskubideak urratzen dituela uste dute arlo horretako 700dik gora langilek. Hala adierazi dute gaur goizean haietako hainbatek Bilbon egin duten agerraldian. Javi Hernando medikuak irakurri du guztien izenean salaketa agiria, eta adierazi du talde horretako presoen egoera bereziki larria dela.
Hernandok azaldu du berez eskasak direla kartzeletako osasun baldintzak, eta are eta eskasago bihurtzen direla euskal presoen kasuan haiei aplikatzen zaien espetxe politika bereziarengatik. Zehazki, sakabanaketa eta zigorren luzatzea aipatu ditu larrigarri horien artean. Zigorren luzatzeari dagokionez, funtsean preso askori bizi arteko espetxe zigorra ezarri zaiela iritzi dio, eta baldintza hori gaitzen ugaritzearekin eta osasun asistentzia txarrarekin uztartzen denez heriotzera bideratzen direla horietako asko.
Ildo horretatik, zazpi euskal preso politikoren kasuak azpimarratu dituzte gaitz oso larri eta sendaezinak izan arren kartzelan jarraitzen dutelako. Honakoak:
Juan Jose Rego: 70 urte, 15 espetxean. Urte hasieran bihotzeko gaitz oso larria izan zuen eta diabetes larria du. Horren guztiaren ondorioz ikusmena galtzen ari da eta bularreko angina azken hilabeteetan.
Jon Agirre: 67 urte, 29 espetxean. Artrosi orokorra eta diabetesa. Ondorioz, bihotzeko gaixotasunak.
Jose Ramon Foruria: 60 urte. Maskuriko minbizia.
Josu Uribetxebarria: 55 urte. Giltzurruneko minbizia.
Gotzone Lopez de Luzuriaga: 50 urte, 20tik gora espetxean. Bularreko minbizia.
Jose Migel Etxeandia: 49 urte. Nahasmen osbsesibo-konpultsiboa antsietate akutuarekin.
Izenik gabe: Nahasmen eskizofrenikoa, depresioa eta sintoma psikotikoak dituen gizonezko bat.
Era berean, ohartarazi du euskal presoen taldeko kideen adina handitzen ari dela, eta, ondorioz, kolektibo horretan gero eta gehiago izango direla osasun arazoak. Hori dela eta, agintariei eskatu diete etorkizunera begira osasun asistentzia duina emateko presoei.
Hala
Presoak
Euskal presoei ezarritako espetxe politikak osasun eskubideak urratzen dituela salatu dute arlo horretako langileek
700dik gora mediku, erizain eta osasun zerbitzuetako beharginek adierazpena plazaratu dute. Berez kartzeletako osasun baldintzak eskasak direla iritzi diote, eta euskal presoen kasuan sakabanaketak eta zigorren luzatzeak are eta larriagoa egiten duela egoera.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu