Presoen ikasteko eskubideari buruzko proposamena SA Sozialista Abertzaleak taldeak aurkeztu du, baina Jaurlaritzako Hiruko Gobernua osatzen duten alderdiek —EAJk, EAk eta EB-IUk—, osoko zuzenketa aurkeztu diote. Azkenean, Hirukoak proposatutako testua onartu da, SAk ere haren alde bozkatu baitu. PSE-EEk, berriz,kontrako botoa eman du, eta PP, berriz, Legebiltzarretik kanpo egon da bozketa hori egin den bitartean.
Onartutako testuak, Espainiako Legebiltzarrean PPren eta PSOEren botoekin euskal presoen eskubideak murrizteko aurrera ateratako legea kritikatzen du. Hain zuzen ere, lege erreforma hori "guztiz salagarria" dela dio Eusko Legebiltzarraren ebazpenak, "bai forman, bai edukian,euskal presoen hezkuntzarako eskubidea urratzen baitu".Ildo beretik, lege horren bidez EHU Euskal Herriko Unibertsitate publikoaren izen ona laidotu dela salatzen du Legebiltzarrean onartu den ebazpenak.
Bestalde, EAEtik kanpoko espetxeetan dauden presoen senideei Jaurlaritzak ematen dizkien laguntzak bertan behera uztea helburu zuen ez legezko proposamena aurkeztu du PPk. Nolanahi ere, ekimen horrek ez du aurrera egin, EAJk, EAk, EB-IUk eta SAk haren aurka bozkatu baitute.
Euskal presoak
Euskal presoek euskaraz ikasteko eskubidea dutela aldarrikatu du Eusko Legebiltzarrak
"Euskal presoek dagokien Autonomi Estatutuek ofizialtzat dituzten hizkuntzetan ikasketak egiteko aukera bermatzen duten Unibertsitateetan ikasteko eskubidea dute". Horixe dio EAJ, EA, EB-IU eta Sozialista Abertzaleak taldearen aldeko botoekin Eusko Legebiltzarrak gaur onartu duen testuak. Hain zuzen ere, euskal presoen ikasteko eskubideak murrizteko Madrilek egindako legeari erantzunez onartu dute ebazpen hori. Halaber, presoen senideei ematen zaizkien diru-laguntzak bertan behera uzteko eskatuz PPk aurkeztutako proposamena atzera bota dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu