Alex Akarregi presoaren amak Frantziako Fleury kartzelan semea bisitatzen ari zela antsietate krisia izan zuen urtarrilaren 15ean. Hala ere, ez artatzea erabaki zuen, euskal presoekin istiluak izan dituen espetxezain batek, eta krisian zegoen ama giltzapetuta izan zuen. Halakorik ez dela errepikatuko eta espetxezain horrek ez duela euskal presoekin harremanik izango agindu die espetxeko zuzendaritzak presoei. Ondorioz, presoek bertan behera utzi dute aurreko astean hasi zuten protesta.
Poitiers kartzelan, zigor ziegetan izan dituzte Mikel Karrera eta Joseba Fernandez, patioan elkarretaratze bat egin izanagatik.
Euskal presoekin istiluak zituen espetxezain bati urruntzeko agindu diote
Mikel Karrera eta Joseba Fernandez presoak 'mitard' zigor ziegetan izan dituzte protesta egiteagatik
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu